Erreserbatu informazio saioa

Digital Manufacturing Master

Fabrikazio Digitalaren Unibertistate Masterra

Bihur zaitez FUNTSEZKO PIEZA digitalizaziora jauzi egin nahi duten enpresentzat.

Eskatu informazio-saio pertsonalizatua.

Aurrez aurre IMH Campus-en, edo bideo-dei bidez, Fabrikazio Digitalaren gure Unibertsitate Masterrari buruz jakin behar duzuna kontatuko dizugu.

    • Fagor
    • Tecnalia
    • Tekniker
    • Vicomtech

    Ikuspegidun pertsonen bila gabiltza, zera nahi dutenak…

    01.

    Perskpektibak zabaltzea

    Ikuspegia zabaldu eta enpresan errealitatea angelu pribiliegiatu batetik begiratzeko aukera lortzeko.

    02.

    Bere aukeretaz jabetu

    Digitalizazioari esker beraien hobetzeko aukeretaz jabetzea.

    03.

    Eszenatokia proiektatzea

    Bere hazkundea ahalbidetuko dion etorkizuneko eszenatokia proiektatzea.

    Imajinatu industria adimendun berri bat... eta orain... imajinatu hura gidatzen.

    1

    Ezagutza-eremu berri bat aurkituko duzu, irtenbide profesional handiekin, Industria Adimendunaren paradigma berrian barrena sartzean.

    2

    Digitalizazioaren teknologia disruptibo berrietan prestakuntza praktikoa jasoko duzu: IA, Big Data, Fabrika Digitala, Fabrikazio Aditiboa…

    3

    Masterrean ikasitako guztia baliatuko duzu enpresan aplikatuz, Prestakuntza Dualari esker.

    4

    Proiektu bat garatuko duzu zure lan-eremuko industria-enpresa aurreratu batean.

    5

    Ikasle talde mugatu baten parte izango zara, eta espezializazio handiko irakasleek hurbileko arreta pertsonalizatua emango dizute.

    6

    Tutoreen laguntza izango duzu unibertsitatean eta enpresan.

    7

    Negozio-eredu berriei eta antolaketa-kulturari buruzko guztia irakatsiko dizuten profesionalak ezagutuko dituzu.

    8

    Proiektuak gidatzen eta taldean lan egiten ikasiko duzu, zure soft skill-ak hobetuko dituzten irakasgaiei esker.

    9

    Masterraren amaieran Fabrika Digitala kudeatzeko gai izango zara.

    10

    Zure garapen profesionalerako eta etorkizunerako funtsezko jarraibideak emango dizkizun prestakuntza- eta bizi-esperientzia biziko duzu.

    11

    Baliatu aukera berriak, Alemaniako DHBW Unibertsitate Dualaren mugikortasun programaren bidez, eta Frantziako Université Toulouse III – Paul Sabatier-ekin elkarlanean, titulazio bikotzaren aukerarekin.

    Deskargatu gure Masterreko katalogoa, eta garatu zure etorkizuna.

    Fabrikazio digitalaren arloan zure gaitasunak eta prestakuntza handitu nahi badituzu edo zure enpresaren barruan digitalizazio-proiektuak gidatu nahi badituzu, hau da zure masterra.

      Masterraren edukiak

      Digital manufacturing / Fabrikazio Digitala

      Derrigorrezko ikasgaiak (41 ECTS) ECTS Ikasturtea
      Ingeniaritza soluzio integralak 5
      Antolaketa prozesu sistemikoak 5
      Metodologia eta ikerketa proiektua 7
      Lidergotza negozio eredu berrientzat 5
      Datuen meatzaritza, big data eta Adimen Artifiziala 5
      Robotika industrial aplikatua 5
      Teknologia industrialak 5
      Sistema industrial konektatuak 4
      Hautazko ikasgaiak (20 ECTS) ECTS Ikasturtea
      Next generation sensors and cyber-physical systems 5
      Prozesu industrialen automatizazioa 5
      Fabrika Digitala 5
      Ikusmen artifiziala 5
      Industry trends (Ingelesa) 5
      Fabrikazio aditiboa (Ingelesa) 5
      Technologies for sustainability management. (Mugikortasuna programa Alemaniako DHBWrekin) (Ingelesa) 5
      Praktikak eta MAL (29 ECTS) ECTS Ikasturtea
      Praktika curricularrak 23
      Master amaierako lana 6

      UNIBERTSITATEAN IKASI, ENPRESA BATEAN LAN EGIN ETA BIETAN IKASI.

      Hauek dira enpresetako masterreko ikasleen proiektuetako batzuk.

      Digital Twins

      ERMUko igogailu publikoen monitorizazio digitala

      Enpresa:
      Izarra Center de Ermua
      Ikasleak: Fabrikazio Digitaleko Masterreko 1. mailako ikasleak

      Telekomunikazioak

      Kalitate kontrola & Alarmak kudeatzeko sistema RTVE-ko Irratiko Dorreentzat

      Enpresa: Immersia
      Ikaslea: Miguel Monreal

      Ingurumenaren Kudeaketa Adimenduna

      Kutsatzaileak detektatzea, automatizatzea eta monitorizatzea

      Enpresa:
      IOT
      Ikaslea: Jon Duo

      Ikusmen artifiziala

      Kaptazio-sistemak (encoder-ak) fabrikatzeko prozesuan ikusmen artifiziala aztertzea eta ezartzea.

      Enpresa: Fagor Automation
      Ikaslea: Iñaki Rubio

      Robotika

      Robbit: Airearen kalitate eta telepresentzia robota

      Enpresa:
      Masterreko proiektua
      Ikasleak: Fabrikazio Digitaleko Masterreko 1. mailako ikasleak

      Adimen Artifiziala

      Rubik-en kuboaren ebazpena adimen artifiziala duen gailu baten bidez

      Enpresa:
      Masterreko proiektua
      Ikasleak: Fabrikazio Digitaleko Masterreko 1. mailako ikaslea

      Zer abantaila ditu gure Master Dualak?

      Eredu duala/Learning by doing

      Masterraren prestakuntza dualak PROIEKTU erreal bat ezartzen lagunduko dizun enpresa batean lan egiteko aukera emango dizu, zure profilaren arabera gehien interesatzen zaizun Industria Adimendunaren arloan:

      Robotika, sentsorizazioa, digitalizazioa, monitorizazioa, ikusmen artifiziala, automatizazioa, fabrikazio aditiboa, datuen analitika, etab.

      FABRIKA DIGITALA / TEKNOLOGIA GAITZAILEAK / ENPRESA-ESTRATEGIA

      TUTORETZA & JARRAIPEN PERTSONALIZATUA

      Zer irteera profesional ditu Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrak?

      • Eremuak
        Berrikuntza
        Industria adimenduna
        Antolaketa
        Fabrikazio digitala
      • Profilak
        Kudeaketa eta zuzendaritza
        Proiektu arduraduna
        Aholkularitza

      SUSTAPEN PROFESIONALA
      40 industria-enpresa baino gehiagok dute konfiantza master honetan:

      AINGURA IIOT SL. • ALCORTAFORGINGGROUP • ANER SISTEMAS INFORMÁTICOS • ARTIC SEA SL • BELLOTAHERRA- MIENTAS SL • BRONYMEC SL • CEITCENTRO TECNOLÓGICO EGA MASTER SA • EKIN • ELEKTRO ILUNBE SL • ELON SL ESTAMPACION ESE GUIETXE-TARSA • FAGOR AUTOMATIONS.COOP • FAGOR INDUSTRIAL • FUNDACIÓN IMH • FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH • fi INNOVATION • GEMINIS LATHER GKN • DRIVELINE ESPAÑA • GMTK MULTI-PROCESS MACHINING SA • GRUPO DANOBAT (DANOBAT S.COOP.) • GRUPO DANOBAT (SORALUCE S.COOP.) • GRUPO RPK IBAR- MMIA • INNOVATEK SL • IDEKOIK4 • IKERGUNE,A.I.E • INDUSTRIAS LAN-BI • INGETEAM • INMERSIA DATA VISUALIZA- TION • LOIRE MATHEMATICS FOR LIFE SL • METAL ENGINEERING KNOWLEDGE • MECALBE MYRUNS ENGINRING SPORTS SL • REMOTE MONITORING SERVICES SL • SARMELT ENGINEERING SARRALLE • SIEMENS • TALENS SYSTEM SL • ULMA • PACKAGING VICOMTECH

      Informazio gehiago behar duzu?

      Lor ezazu enpresak digitalizatzeko FUNTSEZKO PIEZA bihurtzeko behar duzun informazio guztia.

        ZABALDU ZURE HORIZONTEAK

        MOBILITY PROGRAMME

        Alemaniako DHBW Unibertsitate Dualarekin

        Alemaniako Duale Hochschule Baden-Württemberg (DHBW CAS) unibertsitatearekin dugun mugikortasun-akordioari esker, gure ikasleek hautazko irakasgai bat (ingelesez) egin dezakete Alemaniako unibertsitate hartako , Ingeniaritza Integratu (M.Eng.), Ingeniaritza Mekaniko (M.Eng.) eta Industria Ingeniaritza (M.Sc.) maisu-programa ospetsuetan.

        TITULAZIO BIKOITZA

        Titulazio bikoitza lortzeko aukera, Frantziako Université Toulouse III – Paul Sabatierrekin lankidetzan.

        Titulazio bikoitza lortzeko aukera, Frantziako Université Toulouse III – Paul Sabatierrekin lankidetzan.

        Ondorengo titulazioak lor itzazu: Titulazioak: Fabrikazio Digitala/Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra eta Master Génie Mécanique Parcours Productique en Aéronautique (UT3).

        1. urtea IMH Campusen eta 2. urtea Frantzian, Frantziako enpresa batean.

        Titulu Ofiziala

        Iraupena: 2 urte
6 eskola-egun hilean
90 ETCS: 34 derrigorrezkoak, 20 hautazkoak eta 36 enpresan.

        Sarrera-Profila

        Ingeniaritzan graduatuak edo antzekoak.

        Profil 5.0-tara jauzia eman nahi duten eta jardunean ari diren profesionalentzat.

        Mugikortasun programa

        Titulu bikoitzaren aukera

        Eredu duala/presentziala

        Hizkuntzak

        Gaztelaniaz eta ikasgai batzuk ingelesez.

        Irakastokiak

        IMH CAMPUS eta zentru teknologikoak:

        FAGOR AUTOMATION
        Arrasate

        TECNALIA
        Donostia eta Zamudio

        TEKNIKER
        Eibar

        VICOMTECH
        Donostia

        Hautagaiak

        Uztailaren 12 arte. Plaza libreak egonez gero, 2024ko irailaren 6 arte.

        Sarbide eta matrikulazio eskaera

        Jar zaitezke harremanetan Leire Alberdirekin +34 613 075 822 telefonoan edo graduondoak.ehu@imh.eus posta elektronikoan.